NI, Nerea Ibarra naiz, fisioterapian diplomatua 2008 urtetik. Urteetan pertsona asko beraien sendabidean lagundu ondoren, amatasunarekin batera nire proiektua sortzea erabaki dut. Pazientea minez nigana iristean, entzutea gustatzen zait, zergatik eta zertara zatoz? Batzuk sendatzera, beste batzuk bizi kalitatea hobetzera.
Niri gorputzaren mugak arakatzea gustatzen zait, urte guzti hauetan kirolari profesionalekin ikasi dut gorputzak egokitu eta moldatzeko duen gaitasuna mugagabea dela. Lesio eta pertsona bakoitzak ikasten jarraitzeko aukera paregabea ematen dit, antzekoak izan arren bi min inoiz ez baitira berdinak.
Ikasitakoak zure sendabidean nola laguntzen dizun ikusten gozatzen dut.