Osasuna lantzeko fisioterapiak baliabide ugari ditu eta zorionez urtero hobetzen jarraitzen dut etengabeko formakuntzari esker
Urte guzti hauetan teknika ugari ikasi ditut eta ikasteko ditut pila bat oraindik, baina teknikak bere horretan ez du sendatzen. Datorrenari entzun, eta bere beharretara moldatzen naiz. Batzuetan mina kentzea da presazkoa baina beste batzuetan jatorrira iritsi eta prebentzioan lan egitea tokatzen zaigu.
Horretarako eskuak, ekografoa, orratzak, EPI Alpha (Electrolisis Percutánea Intratisular), mugimendua,… teknika eta baliabide ezberdinak erabiltzen ditut.